XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kanarietako epailea eta medikua salatu dituzte presoen senideekIñake Kortadi eta Gema Arratibel, Salto del Negroko (Kanariak irlak) gartzelan dauden Joxean Kortadi eta Daniel Vidal euskal preso politikoen arreba eta emazteak, bi salaketa egin dituzte Kanaria Handiko Sendagileen Elkartera eta Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusian, beren senitartekoek gartzelan jasan zuten jipoiagatik lehena eta Espetxe Zuzendaritzako epaileak entzungor egin zuelako bigarrena.
Hain zuzen ere, Sendagileen Elkartera igorritako salaketan senitartekoek azaltzen dute euskal preso politikoak sendagilearekin egoteko funtzionari batek aurrean egon behar duela.
Presoek egoera hau onartzen ez dutenez eta kanpoko sendagilerik ekartzen ez dutenez, presoek ez daukate inolako osasun zerbitzurik.
Gauzak horrela, Sendagileen Elkarteari egoera honetaz jabetu eta konponbideak ipintzeko eskatu ezezik, Salto del Negroko gartzelako sendagileei ere ildo bereko aholkuak emateko eskatzen diote senitartekoek.
Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiari igorritako salaketan, Kortadik eta Arratibelek beren senideek jasandako jipoia eta Miguel Pascual Espetxe Zuzendaritzako epailearen ondorengo jarrera aipatzen dituzte.
Salaketak dioenez, epaileak esan zuen ez ziola
Gai berberari lotuta, Donostiako HBko zinegotziek, EAJ, PP eta PSOEko zinegotziek udalbatzarrean hartutako jarrera salatu zuten, preso dauden donostiarren senitartekoak hitzegitera zihoazela batzar gelatik joan egin bait ziren.
HBko zinegotzien esanetan, jarrera